Colegio Oficial de Ingeniería Geomática y Topográfica
© PER GEOMETRIAM VERITAS

‘Geoinformazioaren Analisia’ graduondokoaren edizio berria | Nueva edición del posgrado en Análisis de la Geoinformación

22/09/2016 EUSKADI-NAVARRA-ARAGON-LA RIOJA
ImagenComentario Sin comentarios

Prentsa oharra

2016/09/22

‘Geoinformazioaren Analisia’ graduondokoaren edizio berria

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan irakasten da, eta irailaren 30era arte dago izena ematea

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak abian jarri du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Geoinformazioaren Analisia’ graduondokoaren bigarren edizioa. Izena emateko epea irailaren 30ean bukatuko da, eta matrikula ofiziala 2017ko urtarrilean izango da.

Geoinformazioaren Analisia’ graduondoko espezialista da, 30 ECTS kreditukoa, eta beste hainbat titulaziotatik lor daiteke sarbidea, lehen promozioan gertatu zen moduan. Izan ere, graduondokoaren lehen urtean askotariko graduetako egresatuak izan ziren: Ingeniaritza Geomatiko eta Topografiakoak, Geografia eta Lurralde Antolamendukoak, Ingurumen Zientzietakoak, Geologia Zientzietakoak eta Arkitekturakoak, besteak beste.

Irakasleen artean UPV/EHUko hainbat sailetako irakasleak daude (Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailekoak, Geomatika eta Topografia Atala; Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailekoak, Geografia Atala; Lengoaiak eta Sistema Informatikoak Sailekoak; eta Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa Sailekoak), eta helburu dute egungo graduetan ematen den prestakuntza osatzea eta graduatuei lan mundura sartzen laguntzea. Geoinformazioaren teknologia titulazio ugaritan lantzen da zeharka, baina beharrezkoa da arlo horretako espezializazio sakona lortzea, lan merkatuak horixe eskatzen baitu. Horren harira sortu da kurtso hau, teknologia horren hiru jakintza oinarriak elkartuta: espazioko datuen bilketa; Geografia Informazioko Sistemen bidezko kudeaketa eta analisia; eta emaitzak automatizatu eta zabaltzeko aplikazioen programazioa.

Graduondoko honen alderdi erakargarrienetako bat erdipresentziala dela da: irakasgaien herenak bakarrik egin behar dira aurrez aurreko saioetan, eta, horrez gain, irakasgaiak aste osoan online landu behar dira. Metodologia horri esker, ikasleek aurrez aurre eskuratzen dituzte ezagutza teoriko eta praktikoak, eta etxetik bertatik egin dezakete teknologiari buruzko analisi xehea. Gainera, lanean diharduten irakasleek euren prestakuntza berritu dezakete, eta ikastaroaren nondik norakoak behar bezala aztertu. Lehen urtean, matrikulatuen % 96k arrakastaz gainditu zuten graduondokoa.

Bestalde, curriculumetik kanpoko 400 orduko praktikak egiteko aukera dago. 2015/2016 ikasturtean 18 hitzarmen sinatu ziren sektoreko administrazio eta enpresa pribatuekin, eta, hala, kanpo praktikak egiteko eskaera aurkeztu zuten ikasleen % 95ek egin ahal izan zituzten praktikak. Hala enpresa nahiz administrazioetako irakasleek nola ikasleek eurek oso balorazio onak egin dituzte, eta batzorde akademikoa ildo horretan lanean jarraitzera bultzatzen dute.

Lan merkatuak GIS Geografia Informazioko Sistemei eta programazioari buruz dakien jendea behar du, eta, hain zuzen ere, horixe lortu nahi izan da ikasketa hauekin. Graduondokoa hiru modulutan zatitu da: lehen modulua datuen bilketari, proiektuen kudeaketari eta geoestatistikari buruzkoa da; bigarrena, berriz, GISen arloan izugarrizko indarra duen ArcGIS softwarea erabiltzeari eta kontrolatzeari buruzkoa; eta hirugarren moduluak, azkenik, Python lengoaiaren bidezko programazioa eta web mapen argitalpena jorratzen ditu.

Graduondokoaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago eta online eman daiteke, honako esteka honetan:

http://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo https://geoinformacionehu.wordpress.com/ webgunera edo bidali mezu elektroniko bat geoinformacion@ehu.eus helbidera.

 
 
Nota de prensa

22/09/2016

Nueva edición del posgrado en Análisis de la Geoinformación

Se imparte en la Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz y la preinscripción concluye el 30 de septiembre

La Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz ha puesto en marcha la segunda edición del posgrado en Análisis de la Geoinformación de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. La preinscripción concluye el 30 de septiembre y la matrícula oficial será en enero de 2017.

El posgrado en Análisis de la Geoinformación es un curso del tipo Especialista de Universidad con una carga de 30 ECTS al que se puede acceder desde diversas titulaciones, tal y como ha sucedido en la primera promoción donde se han reunido egresados de los grados de Ingeniería Geomática y Topografía, Geografía y Ordenación del Territorio, Ciencias Ambientales, Ciencias Geológicas o Arquitectura entre otros.

El equipo docente lo forman profesores de varios departamentos de la UPV/EHU (Ingeniería Minera, Metalúrgica y Ciencia de los Materiales, sección Geomática y Topografía; Geografía, Prehistoria y Arqueología, sección Geografía, Lenguajes y sistemas informáticos; Medicina Preventiva y Salud Pública), que pretende complementar la formación impartida en los grados existentes fomentando y ayudando a la inserción de los graduados en el mundo laboral. La tecnología de la geoinformación es una rama transversal a muchas titulaciones, pero que necesita una especialización en la profundidad requerida por el mercado laboral. En ese contexto se ubica este curso, agrupando las tres bases de conocimiento de esas tecnologías: la captura de datos espaciales, su gestión y análisis mediante Sistemas de Información Geográfica y la programación de aplicaciones para la automatización y difusión de resultados.

Uno de los atractivos del posgrado radica en su semipresencialidad, ya que únicamente un tercio de la carga de las materias se realiza en sesiones presenciales, con una intensificación online a realizar a lo largo de la semana. Esta metodología permite al alumnado conocer los contenidos teórico-prácticos de forma presencial y realizar un análisis en detalle de la tecnología desde su propia casa. Además, favorece que profesionales en activo tengan la ocasión de reciclarse formativamente y seguir con éxito el desarrollo del curso. El primer año, el 96% de los matriculados han superado con éxito el posgrado.

Otro de los puntos fuertes es la posibilidad de realizar 400 horas de prácticas externas extracurriculares. Durante el curso 2015-2016 se firmaron 18 convenios con administraciones y empresas privadas del sector, de forma que el 95% del alumnado que solicitó esas prácticas pudo realizarlas. Las valoraciones, tanto de los instructores de las empresas o de las administraciones como de los estudiantes, han sido muy positivas, animando a la comisión académica a seguir trabajando en esa línea.

El mercado profesional demanda gente con conocimientos en entornos de los Sistemas de Información Geográfica (SIG) y de programación, y es precisamente lo que se ha pretendido conseguir. El posgrado se ha dividido en tres módulos: el primero orientado hacia la captura de datos, la gestión de proyectos y la geoestadística; el segundo de ellos enfocado al manejo y dominio de un software comercial muy potente en el ámbito SIG como es ArcGIS; y, finalmente, un tercero dedicado a la programación, utilizando el lenguaje Python, y a la publicación de mapas web.

El plazo para la inscripción en la segunda edición del posgrado ya está abierto y puede realizarse online en el siguiente enlace:

http://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura

Para más información, se puede consultar la web https://geoinformacionehu.wordpress.com/ o mandar un correo a la dirección geoinformacion@ehu.eus

 


Skip Navigation Links.
Skip Navigation Links.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar el análisis de la navegación de los usuarios y para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso.
Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, pulsando en más información
Acepto   Mas información..